Egoiliarrari osoko zerbitzua, pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskaintzeko asmoz, Rodríguez de Andoin Vek langile espezializatuak ditu esparru guztietan.
Rodríguez de Andoin Ven 40 langile baino gehiago ari dira. Filosofia berberarekin lan egiten duten pertsonak dira, Plan Estrategiko Korporatiboan oinarrituta. Urte hauetan zehar, ondo baino hobeto frogatu dute sentiberatasun berezia dutela egoiliarren berariazko arazoen aurrean.
Langile guztiek helburu bakar batekin egiten duten lan: zentroen erabiltzaileei arreta profesionala eta giza arreta bikaina eskaintzea, beti ere gure lurraldeko gizarte- eta osasun-zerbitzuekin harreman estuan arituta.